Malaysian egin berri dituzten denboraldiaurreko entrenamenduek oso sentsazio onak utzi dizkiote Andrea Doviziosori. RC212V 2011 motoaren gainean lortutako denborek Malaysian azkarrenen artean jarri dute eta hasiera bikaina egiaztatzen duten emaitza onak lortu ditu, zeinak hurbiltzen ari zaion Munduko Txapelketari begira jarraitu beharko duen lerroa irudikatzen duten.
Zein ondorio atera ditzakezu Sepangeko entrenamendu hauetatik?
“Oso pozik nago. Lehenengotik bi hamarrenera gaude, ez da alde handia, beraz, pozik nago egindako lanarekin. Entrenamenduetan oso maila altua izan dugu eta guretzat garrantzitsuena onenen artean hastea da. Oso pozgarria da monitorean ikustea bigarren edo hirugarren denborarik onena egiten dugula. Motoaren mailarekin oso pozik nago, benetan azkarra da eta arlo guztietan maneiatzeko erraza. Oso pozik eta lasai noa etxera, pilotu azkarrenetatik oso hurbil noalako. Horietako bat gara. Nire taldearen lanaren eskura dago Malaysiako hurrengo testean hobetu behar diren puntu txikiak aurkitzea”.
Zein sentsazio izan dituzu aurtengo Honda RC212Varen gainean?
“Hiru egu hauetan gauza asko ikasi ditut motoari buruz. Trakzioaren kontrola eta motoa kurbetan maneiatzen ikasi dugu… Hobetu behar dugun gauza bakarra balaztatzeko orduan duen egonkortasuna da. Ez dut aurreko gurpilaren egonkortasuna esan nahi, or hobetu dugula uste dudalako, atzeko gurpilean dugun ezegonkortasunari buruz ari naiz. Atzeko gurpilak pixka bat errebotatzen baitu kurba batzuetan sartzen denean. Hori konpontzen badugu, oraindik ere azkarrago ibiliko gara. Datu ona da hori, hobetu ahal izango baitugu, baina horretan lanean dihardugun denbora guztian, hobetzea lortu badugu ere, hori konpontzea ez dugu lortu”.
Muturreko abiaduran zoazenean bakarrik azaltzen al zaizu atzeko errebote hori?
“Kurbaren arabera doa. Zenbait kurbata, zazpigarrenean esaterako, abiadura jaitsi behar ez duzunez, enbragea erabiltzen ez duzu eta, ondorioz, asko errebotatzen du. Bi edo hiru martxa jaitsi behar dituzunean, derrapea erabiltzen duzu eta zaila da errebotea agertzea. Batzuetan bai, beste batzuetan ez, eta orduan errazagoa da kurban sartzea. Baina 7. kurbako arazoa konponduz gero, kurba guztietan joango da ondo eta hori oso garrantzitsua izango litzake”.
Danik eta Caseyk ere arazo bera al dute?
“Hondako pilotu guztiek dute arazo hori. Eragina handiagoa edo txikiagoa izatea erabiltzen dugun enbragearen araberakoa eta erabiltzen duzun trakzioaren araberakoa da, enbragea zenbat erabiltzen duzun eta erabiltzeko estiloaren arabera aldatzen baita. Arazoa motoarena da eta estiloaren arabera arazoa handiagoa edo txikiagoa da. Adibidez, ikusi dudanez, Yamahako eta Ducatiko pilotu batzuek ez dute enbragerik erabiltzen, horregatik ez dute arazorik eta aldea handia da”.
Zein da zure teknikariei eskatuko zeniekeen lehentasuna?
“Lehen esan dizudan bezala, atzeko gurpilaren errebotea. Enbragearekin bakarrik zerikusia duen edo elektronikoarekin ere zerikusia duen jakin beharko genuke. Motoaren maila oso altua da eta alderdi bakarra dugu hobetzeko. Edonola ere, oso pozik nago motoarekin. Maila oso altua du, pilotu batzuk benetan azkar dabiltza eta azkarrenetik bi hamarrenera gaude, beraz zertxobait nola hobetu pentsatu behar dugu. Esaterako, niretzat Dani bi edo hiru hamarren azkarragoa dela uste dut eta 2 minutu, 1 segundo eta 4 edo 5 hamarrenera hainbat itzuli egin ditu jarraian, erritmo konstantean, oso denbora azkarra. Gu 2 edo 3 hamarren beherago gaude, baina lehenengo testaren ondoren, ez da arazo larria hurrengo probetarako hobetzea lortzen badugu”.
Gogor ibili zara hiru egun hauetan. Motoaren lehiakortasunari buruzko zalantzarik al duzu?
“Nahiko gogor ibili naiz, beste zirkuituetan baino gehiago eta beti ere lehenengotik hamarren batera edo bira. Horregatik naiz baikor.Motoa guztiz lehiakorra da. Aurreko urteetakoen ondoan gehienbat. Hondako pilotuak aurrean daudela ikusteak motoa lehiakorra dela adierazten du”.
2011/02/07
Lotutako estekak:
• Denboraldiko hitzordu guztiak: Begiratu 2011ko egutegian
• Munduko Txapelketako zirkuituak
• Datu estatistiko guztiak, sareko bilatzaile osoenean
• MotoGPko bideo onenekin gozatu
Azken berriak
> "Beti izan dut konfiantza nire gaitasunetan, inoiz ez da gutxiagotu"
> Repsol Honda Teamak oso sentsazio positiboekin utzi du Malaysia
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.