Stonerrek eta Pedrosak podiumean hasi dute Munduko Txapelketa - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna
Stonerrek eta Pedrosak podiumean hasi dute Munduko Txapelketa

Copy Repsol

Australiako pilotuak garaipen bikaina lortu du debutean Repsol Honda Team taldean eta Pedrosa podiumean izan da harekin, Qatarreko Sari Nagusian hirugarren postuan kokatu delako. Andrea Doviziosok merezitako laugarren postua lortu du Simoncellirekin lehia bizia izanda.

Casey Stonerrek ezin hobeto hasi du Repsol Honda Team taldean. Australiako pilotuak garaipen bikaina lortu du Qatarreko zirkuituan, Pedrosa eta Lorenzo gaindituta. Lasterketaren hasieran lehia handia izan da Repsoleko bi pilotuen artean baina Stonerrek aurrera egin duenean katalanak ezin izan dio jarraitu eta ihes egin du bakarrik lasterketa bukatu arte.

Dani Pedrosak arazoak izan ditu besoan lasterketaren erditik, hala ere, Castellarrekoak podiumera igotzea lortu du. Pilotu ausartak, Stoner eta Lorenzorekin borroka izanda, fisikoki ez da ongi egon, hala ere, jarraitu ahal izan du eta Yamahako pilotuak bigarren postuari eustea kostatu zaio. Repsoleko hirugarren pilotuak, Andrea Diviziosok, lasterketa ona egin du eta laugarren izan da, haren herrikidea den Simoncelli lehia bizian gaindituta. Ben Spies amerikarra seigarren izan da, Valentino Rossiren aurretik, zazpigarrena izan dena.

Azken berriak

> Zorte txarra izan du Marc Marquezek lehen lasterketan
> Lehen lerroan kokatu dira Stoner eta Pedrosa nagusitasunez

2011/03/20


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.